Imanol Zubiaurrek irabazi du Beasaingo kultura ondare inmmaterialaren argazki lehiaketa
Beasaingo Udalak Argizpi Argazkizale Elkartearekin antolatu duen Beasaingo kultur ondare inmaterialaren argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin da gaur eguerdian Igartzako jauregian.
14 parte hartzailek 51 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara. Lau sari banatu dituzte:
1. saria: Imanol Zubiaurre Bengoetxea.
2. saria: Eñaut Tolosa Garcia.
3. saria. Iñaki Sanchez Osa.
Herriko saria: Javier Quiros Fernandez.
Lau irabazleen argazkiez gain, udalak argitaratuko duen 2016ko egutegirako beste zortzi argazki ere aukeratu dituzte. Liburu azokan banatuko dute egutegia.
Erakusketa Lehiaketara aurkeztutako 51 lanen argazkian erakusketan ikus daitezke Igartzako jauregian bertan, abenduaren 6ra bitartean.