Katixa Agirre Lazkaon izango da asteartean
Gerriko kultur elkartearen Liluratura egitasmoko hurrengo saioa datorren asteartean egingo dute, 18:30ean hasita, soziedadean. Katixa Agirre idazle gasteiztarra gonbidatuko dute ekitaldi honetara, Atertu arte itxaron liburuaz (Elkar, 2015) jarduteko, bertaratzen diren irakurleekin. Agirreren lehen eleberria da, Euskal Herrian girotutako road moviea, hain zuzen ere.