Beasaingo Olano harategiak irabazi du Gipuzkoako Odolki Txapelketa
Gipuzkoako Odolki Txapelketa egin dute gaur Ordizian, eta Beasaingo Olano harategiak jantzi du txapela. 2010. urteaz geroztik, hirugarren aldiz irabazi dute lehiaketa hori, eta Jose Manuel Olano gustura agertu da saria jasotzerakoan. “Poz handia ematen digu, egiten dugun lanaren saria delako”. Odolkiak sekretu berezirik ez duela dio, “mimo askorekin egin eta ahalik eta generorik freskoena” erabili behar dela.
Aurten lehiaketan ere garbi gelditu da Goierri dela odolkietarako tradiziorik handiena duen lurraldea. Izan ere, lehiaketako sei finalistetatik bost, eskualdekoak ziren. Bigarren saria Ordiziako Mujika harategiak jaso du eta hirugarrena Beasaingo Iñaki Zubeldiak.
SAILKAPENA:
- Olano harategia (Beasain)
- Mujika harategia (Ordizia)
- Iñaki Zubeldia (Beasain)
- Pili harategia (Zaldibia)
- Jesus Mari Deba (Ezkio-Itsaso)
- Joxe Antonio Izagirre (Arrasate)