Bingoa, kantu-afaria eta talo jana antolatu dituzte Itsasondon
ITSASONDO // Bihar, etzi eta etzidamu ekintza bana egingo dute Itsasondon. Bihar, bingoa izango da Bizi-Nahi jubilatu elkartean, 17:00etan. Gero tertulia egingo dute, kafesnearen bueltan. Ostiralean, 21:00etan, herritar guztientzat kantu-afaria antolat...
ITSASONDO // Bihar, etzi eta etzidamu ekintza bana egingo dute Itsasondon. Bihar, bingoa izango da Bizi-Nahi jubilatu elkartean, 17:00etan. Gero tertulia egingo dute, kafesnearen bueltan. Ostiralean, 21:00etan, herritar guztientzat kantu-afaria antolatu dute, Arbelaitz elkartean. Larunbatean, azkenik, taloak egin eta erreko dituzte, ondoren jateko. 19:00etan hasiko da talo festa. Udalak, bere aldetik, haurrentzat Gabonetako aisialdi eskaintza zehaztu du. Abenduaren 18, 24, 28, 29 eta 30ean egingo dituzte jarduerak. Izena hilaren 4ra arte eman liteke.