
Astelehenean Sasieta Mankomunitatean egindako batzarrean Sasietako zabortegia behin betikoz ixtea erabaki zen. Batzorde iraunkorraren proposamenak ez zuen kontrako botorik jaso (ixtearen aldeko botoak 15 – abstentzioa 12); EH Bildu abstenitu egin zen. Batzorde iraunkorra EH Bilduko bi kidez, PSE-EEko kide batez, EAJko beste batez eta herri txikien ordezkari batez osatua dago.
Bigarren erabaki bat ere hartu zuen batzarrak: Sasietaren zorra Goierriko 22 herriek beregain hartzea (aldeko botoak 19 – abstentzioak 8). 1.665 milioi euroko desfasearen milioi bat euro, Sasietaren aurrezkien poltsatik ordainduko dute. 665 milioi euroetatik zati bat GHK-k beregain hartuko du, eta gainerakoa, 22 udalerrien artean ordainduko da. Erabaki honetan ere, EH Bildu abstenitu egin zen.
Biharko HITZAn informazio zabalagoa eta osatuagoa irakurtzeko aukera egongo da.