Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloako herri ordezkariek musika eskolaren garrantzia nabarmendu dute
Tobera musika eskolak egiten duen lanaren garrantzia nabarmendu zuten Segurako, Zeraingo, Mutiloako eta Zegamako herri ordezkariek. Horregatik, atzo bertan bildu ziren Joseba Izagirre Zegamako alkatea eta Izaskun Igoa hezkuntza-zinegotzia, Segurako alkate Eñaut Telleria eta Aimar Balerdi hezkuntza-zinegotzia, Arantza Ruiz de Larrinaga Zeraingo alkatea, Mutiloako hezkuntza-zinegotzi Julen Zabala, musika-eskolako lehendakari Izarra Urdalleta etazuzendari Iker Gómez de Segura, eta Ainhoa Urbizu guraso-ordezkaria.
Gaurko elkarretaratzea
Tobera musika eskolako zenbait ikasle gaztetxoek
gaur Segurako plazan arratsaldeko 18:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartuko dute. Gaur emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna denez, bertan egongo dira ikasleak. Pare bat pieza joko dituzte: herri-doinu bat eta Zea Maysen kantu bat.