Hitz edo Irri elkarteak 10 urte bete ditu
Segurako euskara elkartearen urteurreneko ekitaldia egin dute
Segurako Hitz edo Irri euskara elkarteak 10 urte bete ditu gaur. Arratsaldean egin dute ekitaldi nagusia, eta bertan agertu dute hamar urte hauetan elkarteak izandako ibilbidea, eta etorkizunerako asmoen berri ere eman dute. Ondoren, mokadua izan da gerturatu direnentzat.
Hitz edo Irri, Euskaraz Elkarri elkartea 2005eko Korrika festa antolatu ondoren jaio zen. 2012ko ekainean, berriz, elkarte ofiziala osatu zen. Dituen helburu nagusienak Seguran euskararen erabilera bultzatu eta sustatzea da, euskararekiko jarrera aldatzen laguntzea, eta bertako zein kanpotik etorritako erdaldunak euskara ikastera motibatzea. Horrela, hamar urte hauetan hainbat ekitaldi egin dituzte Seguran euskararen erabilera bultzatzeko. ‘Piztu’ kanpaina izan zen adibidez, ekitaldi horietako bat. Euskara kalean erabiltzea zen lortu nahi zuten helburu nagusia.
Bestalde, antolatzen dituzten ekintza aipagarrienak honakoak dira:
- “Bixi Bixi” irrati saioa
- Literatura irakurketa tertuliak.
- Euskararen eguna
- Korrika
- Antzerki edo jaialdia