Hitzez, irudiz eta doinuz, emakumeenganako indarkeriaren aurka
Beasaingo hainbat herritarrek eta elkartek, emakumeenganako indarkeriaren aurkako mezua zabaldu dute gaur arratsaldean Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Irakurle taldekoek Zoaz laztana infernura! liburuko hainbat pasarte irakurri dituzte. Bertsoak, olerkiak, Nahia Martinezek Beldur Barik kantua… kultur adierazpen desberdinekin mezu bakarra oihukatu dute: emakumeen aurkako indarkeriari ez.
Izar Txiki abesbatzako eta Kantu Jirakoek, Txoriak Txori abestiarekin egin dute egitasmoarekin bat.