Jesus Herasek eta Maria Romanek irabazi dute Sagardo Asteko argazki digital lehiaketa
Sagardo Astearen baitan antolatutakoa da.
Jesus Herasek jaso du gaur eguerdian Igartubeiti baserri museoak antolatu duen VIII. Argazki Digital Lehiaketaren sari nagusia. Bigarren saria Imanol Manterolarentzat izan da, eta hirugarrena Miguel Caverorentzat. Gazteetan, berriz, Maria Romanek jaso du lehen saria, Bingen Larrañagak bigarrena eta Unai Larrañagak hirugarrena. Guztira 12 lagunek hartu dute parte, 9 helduk eta 3 gaztek. Saritutako argazki guztiak 2016ko urtarrilaren 3a arte egongo dira ikusgai Igartubeitiko interpretazio zentroan. Lehiaketa urrian ospatu zen