«Nire ametsak bete ditut, baina eskatzen hasita, denbora libre gehiago nahi nuke»
Saioa Soraluze (Zumarraga, 1987) Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan bizi da. Azken urteetan goierritar asko joan dira bertara. «Urretxu eta Zumarragan pisuak bakarrik ...
Saioa Soraluze (Zumarraga, 1987) Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan bizi da. Azken urteetan goierritar asko joan dira bertara. «Urretxu eta Zumarragan pisuak bakarrik zeuden eta guk etxea nahi genuen. Hemengo lasaitasunak erakarri gintuen». Pozik dago taberna eta ikastetxea ireki dituztelako, eta bertakoek ongi etorri beroa egin zietela dio. «Integratzen ez dena, nahi ez duelako da».
Zein zaletasun dituzu?
Mendira joatea. Haurra jaio zenetik nahi baino gutxiago joaten naiz.
Goierriko mendi bat?
Txindoki.
Goierritik kanpoko mendi bat?
Unean uneko asmoen arabera. Hiru Erregeen Mahaia asko gustatzen zait, baina Auñamendik aukera gehiago ematen ditu.
Liburu bat.
Nacidos para correr.
Musika talde bat.
Of monster and men.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Gure bazterrak.
Janari bat.
Makarroiak.
Edari bat.
Sagardoa.
Goierriko txoko bat.
Aizkorri.
Amets bat?
Nire ametsak bete ditudala uste dut. Eskatzen hasita, denbora libre gehiago izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire anaiak eta Aritzek oparitu zizkidaten eskiak.
Gorroto duzuna.
Jendea nire bizitzan sartzea.
Ezkio-Itsasoko alkatea bazina…
Ormaiztegira bidegorria egingo nuke. Dagoeneko hasi dira.
Ezkio-Itsason biziko ez bazina…
Ametsetan hasiz gero, Suitzan.