Peio Galvezekiko elkartasunez
o4/o8 sumarioan auzipetua dagoen Peio Galvez zumarragarrari elkartasuna adierazteko ekitaldia bat antolatu du gaurko Urretxu-Zumarragako Libre ekimenak Areizaga-Kalebarren plazan. Datorren ostegunean, abenduaren 3an, hasiko da epaiketa Galvezen aurkako epaiketa Espainiako
o4/o8 sumarioan auzipetua dagoen Peio Galvez zumarragarrari elkartasuna adierazteko ekitaldia bat antolatu du gaurko Urretxu-Zumarragako Libre ekimenak Areizaga-Kalebarren plazan. Datorren ostegunean, abenduaren 3an, hasiko da epaiketa Galvezen aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Hori salatzeko, elkarretaratzeak deituak daude datorren ostegunerako: bata eguerdian, 12:00etan; eta bigarren arratsaldean, 19:00etan. Galvezekin batera beste lau goierritar daude auzi berean: Eusebio Lasa, Asier Imaz, Karmele Aierbe eta Egoitz Apaolaza.
Plaza musikarekin eta jan-edanarekin girotuta zela, parodia batekin ekin diote elkartasun ekintzari. Segidan bertsoak entzun dira, eta Galvezen hitzak etorri dira gero. Nabarmendu du epaiketa 11 hilabetez atzeratu dela, baina zigorra 2008an atxilotu zituztenetik ari direla betetzen. Galvezek eskerrak eman dizkie ekitaldira inguratu diren guztiei adierazitako elkartasunarengatik. Taldeko argazkiarekin amaitu da ekitaldia.