Unai Agirrek irabazi du Tolosako saioa, Iñaki Apalategik hirugarren egin du
Gipuzkoako bertso txapelketako bigarren final erdia Unai Agirre hernaniarrak irabazi du gaur Tolosan. Bigarrena Beñat Gaztelumendi izan da eta hirugarrena Iñaki Apalategi beasaindarra. Nerea Elustondo legazpiarra bosgarren sailkatu da.
Era horretan, Agirrek zuzenean lortu du finalerako txartela. Apalategik ere aukera izan dezake berriz ere finalean aritzeko, puntuazioaren arabera, lehenengo bost bertsolariak lortuko baitute finalerako txartela. Final erdietako saio bat falta denean, honela dago sailkapena:
Zuzenean sailkatutakoak:
- Alaia Martin
- Unai Agirre
- Beñat Gaztelumendi: 501 puntu
- Agin Laburu: 496 puntu.
- Iñaki Apalategi: 493 puntu.
- Oihana Iguaran: 483 puntu.
- Nerea Elustondo: 476 puntu.
- Beñat Lizaso: 458,5 puntu.
- Ander Lizarralde: 455,5 puntu.
- Jon Martin: 451 puntu.
- Beñat Iguaran: 445 puntu.
- Unai Gaztelumendi: 441 puntu.