Garaitezinak taldea da Beasaingo areto futbol txapelketako lider berria
Beasaingo lagun arteko Areto Futbol Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Garaitezinak eta Los Chicos del Maiz taldeak zazpina punturekin daude berdinduta lehen postuetan, baina aberagea dela medio, Garaitezinak da lider berria. Biek, bina garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte orain arte; Arane aldiz, hirugarren dago, bi partida irabazita.
Pitxitxiaren sailkapenari dagokionean, Xabi Garcia (Jazpana) eta Andoni Arruabarrena (Banba) dira golegilerik onenak; bosna tanto lortu dituzte biek. Arkaitz Termik (Rhusbi) eta Xabi Tapiak (Arane) berriz, launa sartu dituzte orain arte.
3. JARDUNALDIKO EMAITZAK:
- Rotula Studio 1 – 1 Los Chicos del Maiz
- Arane 6 – 2 Koiote
- Kuasb 3 – 2 Txerloke
- Banba 8 – 4 Kilker
- Garaitezinak 3 – 2 Garaitezinak
- Patxangas 0 – 1 Rhusbi