
Lahar Elkargoak mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei ikastaroa emango die Legazpin. Eskolak hilaren 15, 16 eta 17an izango dira, 17:00etatik 20:15era, kultur etxean. Pakea Galdosek mugimenduak, atsedena, garbiketa, janztea, elikatzea, medikazioa, komunikazioa eta oroimena nola landu azalduko die. Ikastaro hau doanekoa da. Parte hartu nahi dutenek formakuntza@laharelkargoa.org helbidera idatzi behar dute edo 663 057 223 telefono zenbakira deitu.