Abenduaren 6an, Goierriko gazteak bagoaz!
Espainiak bere identitate mugiezinean, bere mugetan, bere historian, patriarkatuan zein kapitalismoan lotuta nahi gaitu. Finean, lotuta nahi gaitu prekarietatean. Aspaldi ohartu ginen bere izaera zapaltzaileaz eta lotzen gaituzten kateak sentitzen ditu...
Estatu espainiarreko sistema osatzen duten egitura zein engranajeak ustelduta daude eta hau mantendu eta biziraunarazi nahi dute, dakiten modu bakarrean, kolpeka. Prekarietate iraunkorrera kondenatzen gaituzten legeak inposatuz, herri zapalduon aldarriak isilarazteko asmoz errepresioa eta mehatxuak baliatuz eta haien sistema, hizkuntza eta historia betikotzeko hezkuntza erreformak eginez.
Erregimeneko boteredun horiek gure kontura aberasten diren bitartean, langile menpeko eta prekarioak nahi dituzte, herritar isilak eta gure kasuan, gazte otzanak: haien ideietan heziak, emantzipatzeko aukerarik gabeak, lan baldintza prekarioak dituztenak eta ondorioz, sistemaren aurka oldartzeko hitzik izango ez dutenak. Miseriara kondenatzen gaituzte. Gure bizitzen eta gorputzen jabe izan nahi dute, baina ez dugu onartuko!
Gazte bezala, euskal herritar bezala, emakume bezala zein langile bezala zapaltzen gaituztenei hortzak erakutsiko dizkiegu. Espainiak itotzen gaitu, eta nazkatu gara. Lotzen gaituzten kateak hautsi eta gaurdanik, Espainiak inposatzen digun guztiarekin apurtu nahi dugulako, Goierriko gazteok Bagoaz! Abenduaren 6an, 19:00etan, Durangoko Landako gunean, Espainiatik bagoazela aldarrikatuko dugu. Hara joan nahi baduzu eta ez badaukazu nola joan, autobusa 15:15ean abiatuko da Beasaingo tren geltokitik. Izena emateko idatzi mezu bat goigazte@yahoo.es helbidera ostiral arratsaldea baino lehen!!













