Baietz beste mila argazki lortu!
Urola Garaia Mankomunitateko komertzio eta tabernetan euskarararen erabilera sustatzeko asmoz, mosaiko erraldoi bat osatu zuten iaz, herritarrek bidalitako argazkiekin. Aurten, jarraipena emango diote Euskaraz, pozik gainera kanpainari, eta beste mila
Urola Garaia Mankomunitateko komertzio eta tabernetan euskarararen erabilera sustatzeko asmoz, mosaiko erraldoi bat osatu zuten iaz, herritarrek bidalitako argazkiekin. Aurten, jarraipena emango diote Euskaraz, pozik gainera kanpainari, eta beste mila argazki lortzen saiatuko dira. Jasotako argazkiekin iazko mosaikoa handituko dute.
Urretxuko, Legazpiko, Zumarragako edo Ezkio-Itsasoko edonork bidal dezake argazkia. Hamalau urtetik gorakoa izatea da baldintza, eta komertzioetan euskara erabiltzeko prest egotea. Bi bide daude argazkia bidaltzeko: emailez (pozikgainera@gmail.com) edo whatsappez (628 759 948). Otsailaren 12a baino lehen bidali behar dira.
Erosketa baleen zozketa
Bestalde, merkatariei ere dei egin diete beren argazkiak bidaltzeko. Argazki horietan garbi ikusi beharra dago dendan euskara erabiltzen dutela. Adibidez, errotulazioari argazkia aterata.
Parte hartzaileen artean 50 euroko hamar erosketa bale zozkatuko dituzte. Bale horiek argazkia bidali duten dendetan bakarrik gastatu ahalko dira.