Ospakizun eta aldarrikapen eguna bihurtzen da urtero Euskararen Eguna. Gaur ere, ehunka lagun atera dira Goierriko herririk nagusienetan antolatutako ekitaldietara. Besteak beste Ordizian, Beasainen, Lazkaon eta Urretxu-Zumarragan egin dituzte ospakizunak goiz partean. Arratsaldean berriz, herririk gehienetara iritsiko da euskararen aldeko aldarria.
Ordizian mila ikasletik gora elkartu dira, herriko bi ikastetxeek elkarrekin antolatuta egin duten zunba eta kantu saioan. Urretxu-Zumarragan ere, ikastetxeen eskutik etorri dira goizeko ekitaldiak; bakoitzak, bere aldetik antolatuta, ordea. Gainzurikoek kalejira egin dute Iparragirre plazan. Ikastolakoek berriz, giza-katea, bi herrietako plazak lotuz. Lazkaon ere ikasleak kalera atera dira, Euskaldun sentitzen bagara, ahora! euskara lema zeraman kartelaren atzean. Beasainen berriz, euskara ikasleek hartu dute protagonismoa; goizean zehar muralak egiten aritu dira, udaletxeko plaza azpian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.