Hasi da epaiketa

Asier Imaz, Egoitz Apaolaza, Karmele Aierbe, Eusebio Lasa eta Peio Galvez gaur goizean Auzitegi Nazionalera sartu aurretik.
- Karmele Aierbek urte bete eta hiru hilabete egin zituen kartzelan. 10.000 euroko fidantza ordainduta gelditu zen libre.
- Egoitz Apaolaza Seguran atxilotu zuten baina libre gelditu zen 10.000 euro ordainduta.
- Peio Galvezek urte bete eta hiru hilabete egin zituen kartzelan eta 30.000 euroko fidantza ordainduta atera zen kartzelatik.
- Asier Imazek bi urte egin zituen kartzelan eta 15.000 euroko fidantza ordainduta gelditu zen libre.
- Eusebio Lasak bi urte egin zituen kartzelan eta 50.000 euroko fidantza ordaindu behar izan zuen kartzelatik ateratzeko.