Hojalateria etxea bota dute, Lazkaon
Iturgaitzaga eta Hiribarren eremuetako garapen urbanistikoaren barruan, gaur eraitsi dute Hiribarren 16 orubean zegoen Hojalateria etxea. Goizean zortziak pasatxoan hasi da hondeamakina bat lanean, eta eguerdirako harri pila bihurtua zuen eraikina.
papereko edizioan.
Kale horretan, abenduan zehar, Letxeria deritzon etxea (Hiribarren 6-8) eta Hiribarren 4 eraikinak ere botako dituzte.
Lanek dirauten bitartean, zirkulazioarentzat errei bat erabat itxi dute. Semaforo bidez ari dira pasoa txandaka ematen. Hala eta guztiz, Ataun aldeko sarrera erabiltzeko eskatu die gidariei udalak.
Eremu horretako eraispenen eta etxeen zertzeladak, gaur Goierriko Hitza-ren