Iñaki Apalategi Tolosako final erdiko saioan. Arg. Leire Zubeldia / Tolosaldeko Ataria.
Gaur Eibarren (Gipuzkoa) jokatu den azken final erdiko saioak argitu du Gipuzkoako bertso txapelketako finaleko zortzikotea. Goierritar bakarra izango da finalean: Iñaki Apalategi beasaindarra. Nerea Elustondo legazpiarra finalerako sailkatu ez bada ere, helburua lortu du: Euskal Herriko txapelketako txartela.
Abenduaren 19an, arratsaldean, Donostiako Illunben jokatuko da finala.
Zuzenean sailkatutakoak.
- Jon Maia (Eibarko saioko irabazlea)
- Alaia Martin (Zarauzko irabazlea)
- Unai Agirre (Tolosako irabazlea)
Puntuazioaren arabera sailkatutakoak:
- Beñat Gaztelumendi
- Agin Laburu
- Iñaki Apalategi
- Oihana Iguaran
- Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’