Butak 21 zine klubak saio bereziak antolatu ditu abendurako
Herrialde arabiarretako errealitatea ulertzera emateko helburuarekin, Butak 21 zine klubak bi emanaldi berezi egingo ditu abenduan. Bihar, Caballos de Dios pelikula eskainiko dute, Zelai Arizti aretoan, 22:15ean. Antolatzaileek azaldu dutenez, Zergatik hiltzen dute? galderari
Herrialde arabiarretako errealitatea ulertzera emateko helburuarekin, Butak 21 zine klubak bi emanaldi berezi egingo ditu abenduan. Bihar, Caballos de Dios pelikula eskainiko dute, Zelai Arizti aretoan, 22:15ean. Antolatzaileek azaldu dutenez, Zergatik hiltzen dute? galderari erantzun bat ematen saiatzen da filma. 2003an Casablancan egindako eraso batzuetan dago oinarrituta, eta erasotzaileen bizitza kontatzen du, haien jokabidea ulertzeko pista batzuk eman nahian.
Datorren astean mahai ingurua
Datorren larunbatean, berriz, abenduaren 19an, Retorno a Homs pelikula eskainiko dute, 11:30ean. Doako emanaldia izango da, eta amaieran mahai ingurua egingo dute. Sumer Alun eta Monica Leiva izango dira mahai inguruan. Alun, Asociación de Apoyo al Pueblo Sirio de Andalucia elkartearen sortzailea da. Leiva, berriz, Ekialde Hurbilean ibilia da korrespontsal modura, eta ezagutzen du hango errealitatea.
Bi saio berezi hauekin azken hilabeteetako atentatuen jatorriaren inguruko zertzelada batzuk argitu nahi dituzte. “Populismoan erori gabe, errealitate konplexu eta anitz hori ulertzen saiatuko gara”.