Ordiziako jokalariak, Cisnerosen aurkako partidan. Argazkia: Ainhoa Muriel
Joan den asteburuan Hernaniren kontrako derbia galdu eta gero, Ampo Ordiziak CRC Pozuelo taldea hartuko du etxean. Etxean jokatutako bost partidak galdu dituzte ordiziarrek, eta igandean, madarikazioa gainetik kentzen saiatuko dira. Talde madrildarra egokia izan daiteke horretarako; izan ere, denboraldi eskasa egiten ari dira, eta sailkapeneko azken postuan daude. Gainera, puntu beharrean dira Wade Kellyren mutilak. Puntuez gain, Ordiziak Errege Kopan tokia egin nahi badu, garaipena lortu behar du. Partida 12:00etan izango da, Altamiran.