Beasaingo Gaztetxeak Espetxeen aurkako arratsaldea antolatu du igande honetarako. Hitzaldi bat eta antzezlan bat prestatu dituzte, eta horien bidez, kartzeletan dauden presoek nahiz haien senideek bizi duten egoeraren inguruko gogoeta piztu nahi dute.
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da egitaraua. Nais contra impunidade (Zigorgabetasunaren aurkako amak) taldeko Pastora Gonzalezek, Xose Tarrio hildako preso anarkistaren amak, eta Maria Luisa, Lucas Baron presoaren amak hitz egingo dute, taldeaz, presoen egoeraz eta espetxeen funtzionamenduaz.
Ondoren, 19:00etan, Michele Azamak idatzitako La Esclusa antzezlana eskainiko dute, aktore lanetan Ana Plaza dela. 16 urtez espetxean izan den emakume baten istorioa lantzen du bertan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.