Legazpiko kultur etxean egin da ekitaldia, Mis ovarios 33 animazio taldearen gidaritzapean
Gaur arratsaldean Beldur Barik bideo lehiaketaren Goierri garaiko sariak banatu dira Legazpin. Ekitaldia kultur etxean burutu da, lehiaketan parte hartutako 12 taldeetako ordezkariak bertan zirela eta Mis ovarios 33 animazio taldearen gidaritzapean.
Autonomia Erkidego mailan antolatzen den lehiaketa honen xedea, neska eta mutilek desberdintasun egoeren aurrean nola erantzuten duten eta indarkeria sexistaren adierazpenei aurre nola egiten dien erakustea da. Sari orokorrak azaroaren 28an banatu ziren Amurrion (Araban), baina gaur, Urola Garaiko Udal Mankomunitatea osatzen duten lau udalerrien arteko topaketa egin da, eta lau herri horietatik aurkeztutako 12 lanen artean lau saritu dira.
Mis ovarios 33 taldearen emanaldia
Legazpiko Haztegi ikastolako taldeak egindako
Purple Melody eta Urretxuko Jose Maria Iparragirre institutoko
Artaziegaz lanek aipamen berezia jaso dute, eta 25o euroko sari bana; Urretxu-Zumarragako ikastolatik aurkeztutako
Zer da guretzat feminismoa? lanak eta Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi People taldearen
Errausmin bideoak, bestalde, sari nagusiak jaso dituzte eta 350 euro bakoitzak.
Saritutako bideoak eta gainerako lanak hemen daude ikusgai:
http://berdintasuna-urolagaraia.blogspot.com.es/2015/12/beldur-barik-2015eko-edizioan.html
Sari banaketaren ondoren, musika emanaldia eskaini du Mis ovarios 33 taldeak, sexuen arteko berdintasunaren aldeko mezu eta aldarrikapenez beteriko abestiekin.