Abenduaren 27an Pirritx eta Porrotx pailazoek emanaldia egingo dute Ordizian
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak arituko dira Majorin
Hileko azken igandean, abenduaren 27an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bi emanaldi egingo dute Ordiziako Majori kiroldegian. Lehenengoa arratsaldeko 16:00etan izango da, eta bigarrena 18:30etan. Urruñako ikastolak, Ziburuko kolegioak eta Goierriko ikastolak (San Benito, Andramendi eta Jakintza) elkarrekin antolatu dute emanaldi hau, eta helburu argia du: Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioari laguntza ematea. Emanaldiaren ondoren Kuxkuxtu txaranga izango da Ordiziako kaleak musikaz betetzen.
Sarrerak salgai
Bihartik aurrera erosi ahalko dira Goierriko hainbat herritan emanaldirako sarrerak. Zazpi euro balio du sarrerak, eta hemen eskuratu daitezke:
- Ordizia: bihar eta etzi, Villa Eugenia ikastolan eta Majori kiroldegian. Ordutegia: 17:00etatik 18:30etara. (Bi egun horietan agortuko ez balira, Majorin egongo dira eskuragai).
- Lazkao: Gerriko liburudenda
- Beasain: Andramendi ikastolan bihar eta etzi. Ondorengo egunetan Antzizar tabernan
- Segura: Elorripe taberna
- Itsasondo: Kaxintane taberna
- Zaldibia: Joxepane taberna
- Idiazabal: Izpar gozokidenda