Goierriko Elkargunea ireki du Gure Esku Dagok Beasainen.
Beasaingo tren geltokiaren ondoan, Nafarroa Etorbideko 6. zenbakian, erabakitzeko eskubidearen aldeko goierritarren Elkargunea inauguratu du gaur iluntzean Gure Esku Dagok, aretoa jendez gainezka zela. Gure Esku Dagotik jakinarazi dutenez, “elkarlanean eta auzolanean pausoak emateko gunea izango da, dinamikoa, herritarrak protagonista izango dituena”.
Ekainaren 19ko herri galdeketaren prozesuko eta Gure Esku Dagoren inguruko informazio guztia eskuragarri izango da bertan. Besteak beste, “Goierriko herrietan galdeketaren barruan antolatuko ditugun ekintzen, ekimenen eta prozesuaren beraren berri emango dugu bertan”. Herri galdeketari bermea emateko herriz herri egingo den sinadura bilketarako guneetako bat ere izango dela aurreratu dute.
Dena den, informazio gunea izateaz gain, kamisetak eta bestelako materialaren salmentarako tokia ere izango da. Esate baterako, urtarrilaren 2an Goierriko hainbat herritan egingo den Ametsen Kriseilua ekitaldirako kriseiluak bertan salduko dira.
Azken ukituak eman ondoren, gabon inguruan irekiko dute. Astelehenetik ostiralera 17:00ettaik 20:00etara egongo da irekita eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. “Boluntarioen lanari esker izango dugu Elkargunea irekita, eta ez dugu baztertzen aurrerago ordu gehiagotan irekitzea. Era horretan, goierritar guztiei dei egiten diegu, bakoitzak ahal duen neurrian eta tartetxo bat dueneean, bere aletxoa jartzera etortzeko”.
Goierriko Elkargunea ireki du Gure Esku Dagok Beasainen.