Lazkaoko erakusleiho politena hilaren 25 arte bozkatu ahalko da
Lazkaon merkatari elkarteak Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du aurten ere, iazko bidetik. Dagoeneko apainduta eta egokituta dauzkate partaide diren establezimenduek.Erosleen artean txartelak banatzen ari dira merkatariak, norbere izen-abizena...
Erosleen artean txartelak banatzen ari dira merkatariak, norbere izen-abizenak idatzi, eta gustukoen iruditu zaien erakusleihoa zein dendak duen adierazteko. Abenduaren 9an hasi zen bozketa, eta 25era arte sartu ahalko dira txarteltxoak, komertzioetan bertan horretarako prestatutako ontzietan.
Diru sarien zozketa
Lehiaketan iritzia emanez parte hartzen duten bezeroen artean diru sariak zotz egingo ditu Lazkaonek. 500na euroko bi sari emango dituzte, eta 200na euroko beste bost. Lazkaoko elkarteko dendetan gastatzeko dira.












