Beasain, Lazkao, Ordizia eta Seguran liburu azokak izango dira, gaurtik etzira
Eskualdeko bibliografia nahiz musika ekoizpena, eta euskal literaturako eta gaietako azken berritasunak jarriko dituzte. Festa-ekitaldi, aurkezpen eta kultura gehiagoz hornituko duteAurreko asteburuan Ataun San Gregorion egin ondoren, liburu eta disko ...

Ataunen pasa den asteburuan egin zuten azoka. Argazkia gaur zortzi ateratakoa da, San Gregorioko Elkargunean. A.Maiz
Eskualdeko bibliografia nahiz musika ekoizpena, eta euskal literaturako eta gaietako azken berritasunak jarriko dituzte. Festa-ekitaldi, aurkezpen eta kultura gehiagoz hornituko dute
Aurreko asteburuan Ataun San Gregorion egin ondoren, liburu eta disko azokak elkarlanean antolatzen ari diren gainontzeko lau herrietan gaurtik etzira izango dira feriak. Lazkaon, Beasainen, Ordizian eta Seguran dena prest dute, euskarazko zein euskal gaien ekoizpena erakusteko, eta erosteko aukeran jartzeko. Zabaltzen goiztiarrenak Beasainen izango dira, gaur goizean ere egongo delako —baita igande arratsaldean ere—. Gernika Pasealekuko frontoiaren alboan karpa bat altxatu dute. Ekitaldi osagarri gehiago ere izango dira, Beasainen: irakurle taldeko helduek Uxue Alberdiren Aulki jokoa landuko dute, gaztetxoek Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori. Gabon kartelen sariak ere emango dituzte, eta Maddi Nogerak abestuko du Lazkaon, tonbola Iaz bezala, Lazkaoko azokaren antolatzaileek tonbola jarriko dute, plazako frontoian. 3.500 zenbaki banatu (euro 1) eta 1.100 sari emango dituzte. Rwanda Taldeak eta San Benito ikastolak parte hartu dute egitaraua eta azoka-eskaintza osatzen, Gerriko elkartearekin batera. Segurako Botikaxaharren, gaurko irekieran, korua, gaztainak, ardoa eta sariak izango dira. LIBURU AZOKAK Beasain- Noiz. Gaur (10:00-13:00/17:00-20:00), bihar (11:00-14:00/17:00-20:00), etzi (11:00-14:00/17:00-19:00). Gernika pasealekuan.
- Ekitaldiak. Gaur: 10:00, Gabon kartelen sari banaketa. 17:30, irakurle taldekoen bilkura. Gaur, 19:00, Maddi Nogera, kantaldia. Bihar, 11:30, Olentzerori eta Mari Domingiri harrera. 17:30, Largabistaren tailerra; 19:00, Maider Agirrek Bihotzero liburua aurkeztuko du. Etzi, 12:30, 400. urteko bideo grabaketa, Igartzan; 18:00, kantu-jirakoen emanaldia.
- Noiz. Gaur (16:30-20:00), bihar (10:00-20:00), etzi (10:00-14:00).
- Ekitaldiak. Gaur: 09:00-13:00, Iñaki Zubeldiarekin solasaldia; 16:30, txokolatea; 17:30, haurren bertso saioa; 18:30, Elkartasun jaialdia, Arerian. Bihar: 12:00, salda; 18:00, buruhandiak, txokolatea. Etzi: 12:00, salda, pintxo eta haur jolasak. Egunero: tonbola.
- Noiz. Gaur (18:30-20:30), bihar (11:00-14:30/17:00-20:30), etzi (11:00-14:00). Botikaxaharren.
- Ekitaldiak. Gaur: 18:00, kalejira; 18:30, irekiera ekitaldia.
- Noiz. Gaur (17:30-20:00), bihar (09:00-14:00/17:00-20:00), etzi (10:00-14:00). Barrena jauregiaren atarian.













