'Loreak' filmak agur esan dio Oscar sarien ametsari
Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendarien Loreak filma ez da Oscar sarietan izango. Hala jakinarazi dute gaur goizean filmaren egileek. Mundu osoko 90 film ari ziren ingelesez besteko film onenaren sarirako hautagai izateko lehian. Bart gauean jakinarazi ditu Hollywoodeko Akademiak azken lehia horretan sartuko diren bederatzi filmen izenak, eta Moriarti Films ekoiztetxearen lana ez dago horien artean.
Filma aurkeztu zutenetik ibilbide luzea egin du; sari asko jaso dituzte, eta horien artean dago, Espainiako zine akademiak Oscar sarietarako hautagai izendatu izana. Ez da lorpen makala; izan ere, Loreak izan da izendapen hori jaso duen euskarazko aurreneko filma.
Horrela jakinarazi dute filmaren egileek, gaur goizean, twitter bidez: