Berrehun igerilaritik gora Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Txapelketan
Berrehun igerilari baino gehiago ari dira lehian Ordizian, Majori kiroldegian egiten ari diren Gabonetako Igeriketa Txapelketan. Goizetik hasita, maila eta modalitate ezberdinetako kanporaketak ari dira egiten. Finalak berriz, 18:30etik 20:00etara bitartean jokatuko dituzte. Ondoren egingo dute sari banaketa.
Euskal Herritik nahiz atzerritik etorritako igerilariak ari dira parte hartzen, tartean, Europa mailako izen handi ugari. Faboritoen artean daude Hugo Gonzalez, Arnau Hornubia, Claudio Fossi eta Martin Melconian gizonezkoetan, edota Jessica Vall, Veronica Mori eta Francesca Fangio emakumezkoetan.