Haurrentzako tailerrak Lizeoan
Urretxuko eta Zumarragako Udalek antolatuta, 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak egiten ari dira egunotan Lizeoan. Arratsaldean 16:30etik 18:30era irekiko dute. Bihar azkeneko eguna izango da, eta goizez eta arratsaldez egongo
Urretxuko eta Zumarragako Udalek antolatuta, 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak egiten ari dira egunotan Lizeoan. Arratsaldean 16:30etik 18:30era irekiko dute. Bihar azkeneko eguna izango da, eta goizez eta arratsaldez egongo da irekita: 11:00eatatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era. Sarrerak 2,5 euro balio du.
Hainbat txoko daude haurrek jolasteko: futbolina, pin-pon mahaia, puzgarriak… Eskulanak egiteko aukera ere badute. Horretarako, berrerabilitako materiala erabiltzen dute. Gaur, esaterako, Gabonetako pinuak egin dituzte komuneko paperaren tuboari gometxak itsatsita. Txikienentzat, berriz, margotzeko txokoa jarri dute.