Zumarragak Sasietari egin beharreko ekarpena ia erdira jaitsi da
Sasieta Mankomunitateak GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin lortutako akordioari esker, Zumarragako Udalak mankomunitatearen zorrari aurre egiteko egin beharreko ekarpena ia erdira jaitsi da. Hasiera batean 97.000 euroko ekarpena egitea zegokion Zumarragari,
Sasieta Mankomunitateak GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin lortutako akordioari esker, Zumarragako Udalak mankomunitatearen zorrari aurre egiteko egin beharreko ekarpena ia erdira jaitsi da. Hasiera batean 97.000 euroko ekarpena egitea zegokion Zumarragari, baina akordioaren ondorioz 50.000 euroan geratu da ordaindu beharrekoa: ia erdia.
Sasieta Mankomunitateko ordezkariek atzo onartu zuten akordioa, aho batez —26 batzarkide joan ziren batzarrera, eta denek eman zuten baiezko botoa—. GHK-k hileko 27.000 euro ordainduko dizkio Sasietari, 2015eko otsailetik hasita. Horrek esan nahi du 2015ari dagozkion 298.000 euroko ekarpena egingo duela GHK-k. Udalek aurre egin beharreko zorraren zatia ia 700.000 eurokoa zela kontuan hartuta, GHK-ren ekarpenak ia erdira murriztu du udalek egin beharreko ekarpena.
Zumarragako alkatearen agerraldia
Mikel Serrano Zumarragako alkateak eguerdian egin du agerraldia, GHKrekin lortutako akordioaren berri emateko. “Bilera asko izan dira, eta lan gogorra egin behar izan dugu irtenbide bat bilatu ahal izateko, baina azkenean lortu dugu”, adierazi du. Akordioari esker, udalek lasaiago arnas hartu ahalko dutela esan du Serranok, zorra txikitzea lortu dutelako.