San Silbestre Txiki solidario arrakastatsua
Beasaingo Batzokiak antolatuta, Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundearentzako dirua biltzea zuen beste behin ere San Silbestre Txikiak helburua. 8 eta 13 urte bitarteko 150 haur inguruk hartu dute parte lasterketan.
Irabazleak honakoak izan dira:
- 8-9 urteko nesketan: Uxue Lopez, Elaia Calvillo eta Irene Manzano.
- 8-9 urteko mutiletan: Xabat Larrañaga, Urko Etxebeste eta Ethan Altuna.
- 10-11 urteko nesketan: Maria Vega, Olaia Galarraga eta Paule Lasa.
- 10-11 urteko mutiletan: Joseba Llorente, Markel Galparsoro eta Ander Lopez.
- 12-13 urteko nesketan: Amets Gerriko, Garazi Ramirez eta Ane Marin.
- 12-13 urteko mutiletan: Oier Mujia, Ander Gabardino eta Mikel Etxezarreta.