Iparragirre Saria lehiaketako irabazleak
Urretxu eta Zumarragako udalen bertsopaper, narratiba eta poesia lehiaketak baditu irabazleak. Bertsopaperetan, 16 urte arteko mailan, ez da lanik aurkeztu. 16 urtetik gorakoen mailan, zazpi lan aurkeztu dira. Saria Ekaitz
Urretxu eta Zumarragako udalen bertsopaper, narratiba eta poesia lehiaketak baditu irabazleak. Bertsopaperetan, 16 urte arteko mailan, ez da lanik aurkeztu. 16 urtetik gorakoen mailan, zazpi lan aurkeztu dira. Saria Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak irabazi du, Urrian abendu bada lanarekin. Epaimahaia bertso eskolako lagunek osatu dute.
Erderazko narratiba eta poesia lanak Felix Maraña, Elena Roman eta Jesus Maria Cormanek epaitu dituzte eta euskarazkoak Irati Goikoetxeak eta Nerea Beldarrainek. Narratiba lehiaketara 134 lan aurkeztu dira: hamabi euskaraz eta gainontzekoak gazteleraz. Euskarazko narratiba saria Leire Alonso burlatarrak irabazi du, Gorritik morera dantzan lanarekin. Gaztelerazko narratiba saria Burgoseko Jorge Saizek irabazi du, Chamusquina lanarekin.
Poesiari dagokionez, 46 lan aurkeztu dituzte: zortzi euskaraz eta 38 gaztelaniaz. Euskarazko saria Oihana Iguaran Villabonatarrak irabazi du, Argilunak lanarekin. Gaztelerazko saria Joan Carles Gonzalez kataluniarrak irabazi du, Pájaro y desorden lanarekin.