Made in Urola opariak etxean
Bigarren artisau azoka egin da igandean Legazpin
Igande goizean Legazpiko elizako arkupeak artisau lanez beteta ikus zitezkeen, Made in Urola kolektiboak antolatutako azokaren bueltan. Legazpi bertako eta Urretxu, Zumarraga, Ezkio-Itsaso eta Gabiriako 29 artisauek hartu zuten parte bigarren edizioa bete zuen azoka honetan, eta antolatzaileak gustura geratu ziren goizak hartu zuen martxarekin eta salmentekin. Hurrengo urtean hirugarren edizioa antolatzeko gogoarekin geratu ziren.
Erosleak ere gustura. Larruarekin eta egurrarekin egindako gaiak, pitxiak, ukenduak, liburuak, margoak, danbolinak, keramika… aukera zabala izan zuten Erregeei begira azken opariak erosteko.