Urrezko Aizkolarien binakako saioa gaur Zerainen izango da
ZERAIN // Urte berriarekin batera, Egursport enpresak abian jarri du Urrezko Aizkolariak aizkora lehiaketako binakako modalitatea. Zerainen izango da ligaxkako saio bat, gaur 12:00etan, udal pilotalekuan. Urrezko deritzon maila gorenean, Donato Larretx...
Iñaki Azurmendik Donato Larretxearekin osatuko du bikotea.
Urte berriarekin batera, Egursport enpresak abian jarri du Urrezko Aizkolariak aizkora lehiaketako binakako modalitatea. Zerainen izango da ligaxkako saio bat, gaur 12:00etan, udal pilotalekuan. Urrezko deritzon maila gorenean, Donato Larretxea-Iñaki Azurmendi bikoak Joseba Otaegi-Juan Jose Lopez Azpilikuetari egingo dio aurre. Bikote bakoitzak 24 enbor ebaki beharko ditu, sei modu desberdinetan. Tarteetan harri jasotzaileek erakustaldiak egingo dituzte.