Larunbatean euskal presoen eskubideen alde Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioekin atxikimendua adierazi du, gaur, LAB sindikatuak. Ordizian hainbat ordezkari bildu dira, eta afiliatu eta jarraitzaileei deialdietara joateko eskatu diete, “horretarako 500 arrazoi ditugulako. Preso gaixoen kasuan gainera, arrazoiak eta urgentziak ditugu”, esan dute.
Goierriko herri gehienetan
autobusak antolatu dituzte, etzi 15:00ak aldera Bilbora joateko. Manifestazioa 17:00etan hasiko da. Espetxe sakabanaketa eta “salbuespenezko neurriak” bukatzeko eskatuko dute.
![LABeko ordezkariak, gaur, Ordizian, zapatuko manifestazioekin bat eginez./Hitza](http://goierri.hitza.eus/site/files/2016/01/DSC02480.jpg)
LABeko ordezkariak, gaur, Ordizian, zapatuko manifestazioekin bat eginez./Hitza