Goierriko urtegiak egarri daude
Urtarrilean aurrera doa egutegia, eta Lareo, Arriaran eta Barrendiolako urtegiek garai honetan ohikoa den baina ur gutxiago dute. Larrialdi egoeran dago lehena, bere ahalmenaren %58,93arekin, alerta egoeran bigarrena %41,05arekin eta aurrealertan hirugarrena %87,99arekin.
Hala ere, urtegien kudeaketa daraman Gipuzkoako Ur Kontsortzioko arduradunek ez dute alarmarako arrazoirik ikusten, urteko garai honi dagokion eguraldia eta euria hasten denean, «laster errekuperatuko direlakoan» daude eta. Badaezpada, ordea, prest dituzte «egoera okerrera joanez gero neurriak hartzeko azpiegiturak». Horrela azaldu du Jose Saizar teknikariak: «Azpiegiturak prest ditugu urtegien artean transbaseak egiteko, baina ez dugu uste beharrezkoa izango denik, euria egiten hasten denean, egoera normaldu egingo delako».
Hiru urtegi hauei buruzko datu gehiago eta Ur Kontsortzioko adierazpen gehiago, azken hilabeteetako datu meteorologikoekin batera, bihar Goierriko Hitzaren paperezko edizioan.