Itsasondon beste enkante bat udalaren egurra ustiatzeko
ITSASONDO // Itsasondoko Udalak hirugarren enkante deialdia zabaldu du, herri jabetzako lau lur sailetatik egurra ustiatzeko eta saltzeko. Abenduaren 21eko deialdia hutsik geratu zenez, beste enkante bat antolatu du. Parte hartu nahi dutenek urtarrilar...
ITSASONDO // Itsasondoko Udalak hirugarren enkante deialdia zabaldu du, herri jabetzako lau lur sailetatik egurra ustiatzeko eta saltzeko. Abenduaren 21eko deialdia hutsik geratu zenez, beste enkante bat antolatu du. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 12ra arte aurkez ditzakete proposamenak. Hirugarren enkanteak %15eko beherapena du, eta oinarrizko prezioa 18.767,39 euro du, BEZa barne. Katastroko 40, 106, 109 eta 865 sailetako egurra ustiatuko da.