Iazko haur danborradako irudia
Urtarrilaren azken ostiralean, 29an, hasiko dira Idiazabalen San Blas jaiak. Zehazki, urtarrilaren 31an, igandea, izango da haur danborrada, eta horretarako aste honetan danborradako entseguak hasiko dituzte. Larunbatetan izango dira entseguak:
9an, 16an eta 23an, hain zuzen. Entseguak
Guraso Elkartean egingo dira,
arratsaldeko 17:30etan hasita.
Bestalde, danborradako arropak azken entsegu egunean banatuko dira, urtarrilaren 23an. Otsailaren 12an, berriz, arropa horiek bueltan eman beharko dira, 19:00etan, apaiz etxean.