
Duela astebete amaitu zen Bizkaia Kopa Trail 2015 lehiaketa. Bertan, Ander Biguri ordiziarrak
bigarren postua lortu du mendi bizikleta proban.
2015. urtean zehar 8 lekutan izan dira probak: Arrieta, Lemoiz, Barakaldo, Bilbo, Trapagaran, Bakio, Ugao eta Diman. Herri bakoitzean hainbat proba egin dituzte, trail luze eta laburra, ibilketa motza eta laburra, txakur-krosa eta mendi bizikletako lasterketak (BTT). Jokatu diren proba guztietan Biguri lehenengo sei sailkatuen artean egon da.