
Ehunka goierritar joan dira Sarek gaur arratsalderako deitu duen manifestaziora. Bilbon egingo dute, 17:00etan, giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Goierriko herri gehienetatatik atera dira autobusak: Ataun, Beasain, Gabiria eta Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao-Olaberria, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Ormaiztegi, Segura-Zerain, Urretxu-Zumarraga, Zaldibia eta Zegama.