
Ordizia Kirol Elkartearen infantil mailako taldeak Gipuzkoako liga irabazi zuen 1989-1990 denboraldian. Talde hartako kideek bazkaria egin dute gaur Ordizian, garaipen haren 25. urteurrena ospatzeko. 16 lagun elkartu dira, horietatik 12 jokalariak. Trago batzuk jo ondoren, Tximista sagardotegian bazkaldu dute.
Talde harek zeresan handia eman zuen. Hala, Petxarroman eta Sukia Realera joan ziren eta Iker Garciak Bartzelonarekin probak egin zituen. Liga irabazteak Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko aukera eduki zuten. Antiguokoren aurka jokatu zuten eta donostiarrak nagusitu ziren. Donostian berdindu egin zuten eta Ordizian donostiarrak nagusitu ziren, 0 eta 1. Gola, Javier de Pedrok sartu zuen.