
Igandean, 02:00etan Baionatik (Lapurdi) abiatu eta 19:30erako Ordizian egotea espero dute Jon Lekuonak eta Beñat Otegik. Monozikloaren gainean egitekoak dira 120 kilometroko ibilbidea, euskal presoen sakabanaketa salatzeko.
Ibilbidean zehar bidera ateratzeko deia egin dute. Goierrira, Legorretatik sartuko dira, 18:30ean.
Aurretik, Bilbo, Gasteiz, Maule, Donibane Garazi, Iruñea eta Donostia lotu dituzte Ordiziarekin, helburu berarekin.