Legazpiarrek bihartik aurrera bozka dezakete zaborraren inguruko galdeketan
Urtarrilaren 24an zabor sistema hautatzeko herri galdeketa egingo dute Legazpin. Egun horretan botoa eman ezin dutenek, aurretik eman dezakete. Aurretiaz bozkatzeko epea ostiralean hasi behar zen, baina zenbait herritarrek epea zabaltzeko eskaera egin dute eta bihartik (asteazkena) aurrera bozkatu ahal izango da. Epea hilaren 21ean bukatuko da. Aurretik bozkatzeko udaletxeko idazkaritzara jo behar da, 09:00etatik 14:00etara.