CAFek 740 milioi euroko bi kontratu sinatu ditu Erresuma Batuan
281 kotxe egingo dituzte Ingalaterrako Northens eskualderako. Europan orain arte lortu duen kontraturik handiena da.
Beasaingo CAF enpresak Arriva UK operadoarekin eta ERF finantza enpresarekin Civity produktuen plataformako bi tren-flota egiteko kontratuak sinatu ditu. Ingalaterrako Northens eskualderako dira tren berriak.
CAFek Europan orain arte lortu duen kontraturik handiena da: 740 milioi eurokoa. Guztira 281 kotxe egingo dituzte: hiru eta lau kotxeko 43 tren elektrikoren eta bi eta hiru kotxeko 55 diesel tren. orduko 160 km-ko abiadura hartuko dute gehienez.
Tren horiez gain, kontratuek bi flotetarako euskarri teknikoko eta logistikoko zerbitzuen prestazioa ere jasotzen dute.












