Joan Vaello hezkuntza aditua Lazkaon izan da, irakasleak trebatzen
«Nola eman eskola nahi ez duen bati?». Galdera horretatik abiatuta —izen horretako liburua du—, hezkuntza pedagogiari buruzko trebakuntza ikastaroa eman du Joan Vaello Orts adituak, Lazkaon. Asteartetik ostegunera, San Benito ikastolako irakasleekin aritu da psikopedagogo alakantarra. «Irakaskuntzan ez daude arazoak, erronkak baizik. Arazoek geldiarazten gaituzte; erronkek, aldiz, aurrera egitera bultzatzen gaituzte», esan du Vaellok Lazkaon. Irakaskuntzaren izaera edo fokua bera aldatu beharra dagoela ohartarazi du: «Irakaskuntzaren gakoa ez da ezagutzaren transmisioa, ikasleei ikasteko gogoa sortzea izan behar du helburu».