Lazkaoko geriatrikoko egoiliarrek Mocedades taldea omendu dute
Lazkaoko Txindoki geriatrikoko aitona-amonek Mocedades talde bilbotarra omendu dute gaur arratsaldean. Hasteko, Oin Arin dantza taldekoek aurreskua egin diete. Ondoren, taldearen historia errepasatu dute argazki bidez. Gainera, Beasaingo Dantzaki musika eskolakoek taldearen bi kanta dantzatu dituzte eta geriatrikoko egoiliarrek eta Lazkao Txiki abesbatzakoek abesti bana abestu dute. Ondoren, Txindoki saria eman diete. Sari hau beraien bizitzan berezia izan den norbaiti ematen diote. Bukatzeko, bilbotarrek bost kanta abestu dituzte. Geriatrikoko egoiliar, senitarteko eta langileei eskerrak eman dizkiete eta beraien bihotza betirako ukitu dutela esan diete. Horra hor omenaldiko argazki batzuk.