
Beasaingo Udalak, gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat eskubide eta ardura berdintasunezkoak dituen herria bultzatu nahi du. Ildo horretan, Jabetza Eskola berria jarriko du martxan; sentsibilizaziorako eta trebakuntzarako hainbat saio antolatuko ditu urtean zehar.
Bihar, 12:00etan, Igartzako jauregian, Marian Moreno irakasleak egingo du
Nola aldatu garen. Edo ez? hitzaldia.
Asturiarra da Moreno, gaztelaniako eta literaturako irakaslea da. Irakasleen aholkularia izan da, baita Asturiasko Hezkuntza Kontseilaritzan ere.