Mocedades taldea Lazkaon izango da gaur, gerontologikoaren saria jasotzen
Lazkaoko Txindoki zahar egoitzak 3. Txindoki Saria emango du gaur, arratsaldean. Mocedades musika taldea omenduko dute aitortza horrekin, urtetan. Duela ia mende erdia sortu zuten, Bilbon, Uranga ahizpek, 1968an. Harrezkero aldaketa, izendapen eta musikarien joan-etorri ugari izan baditu ere, jardunean segitzen dute, Amaia Urangak gidatuta.
Lazkaoko gerontologikoan 17:00etan hasiko da ekitaldia, egoiliarrentzat eta haien familiartekoentzat. Beasaingo Dantzaki dantza eskolakoek ikuskizuna egingo dute, eta Lazkao Txiki Musika Eskolako helduen abesbatzak abestuko du. “Ospeko pertsonaia publikoak” omentzen ditu egoitzak, urtero. Aurretik, Manolo Escobar eta Karina abeslari espainiarrek jaso izan dute.